Gaurtik autobus geltokia Idertzegain kalean dago

Guaixe 2018ko abe. 10a, 08:22

Aita Barandiaran egoitzaren ondoan jarri dute markesina.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, gaurtik autobus geltokia Aita Barandiaran egoitzaren ondoan egonen da. Aurretik han Irun eta Madril arteko autobusak gelditzen baziren, gaurtik aurrera Altsasu Gasteizekin, Iruñearekin eta Sakanako gainerako herriekin lotzen duten autobusak geldituko dira. Ikasleenak ere. Zelai kalean zebrabide goratuak berritzeko lanak dira leku-aldaketaren arrazoia. Joan den astean Gipuzkoarako norabideko bi pasabide konpondu zituzten eta oraingoan herrira sartzeko norabidean dauden pasabideak konponduko dituzte.

Horiek konpondu ondoren ere autobus geltokia Idertzegain kalean segituko du Isidoro Melero kaleko sareak eta zorua berritzeko lanak irauten duten bitartean, maiatzera arte.