Altsasuko dantzariak Gaztea Dantzan lehiaketan

Guaixe 2018ko abe. 11a, 14:42
Sutan dantza taldea.

Sutan dantza taldeak parte hartu du Gaztea Dantzan lehiaketaren bosgarren edizioan

Gazte irratiak antolatu du dantza lehiaketaren bosgarren edizioa. Parte hartzeko dantza taldeek bideo bat partekatu behar zuten Gazte irratiaren web gunean.

Bi sari daude: publikoaren saria, Interneteko bozken bidez aukeratzen dena, eta epaimahaiaren saria. Dagoeneko aukeratu daiteke bideo-dantza gustukoena eitb.eus-eko Gaztea atarian. Bozkak emateko epea abenduaren 17an bukatzen da. Lehenengo sailkatuak 1000 euroko irabaziko ditu eta bigarrenak 500 euro. Epaimahaiak aukeratzen duen dantzari edo dantza talde hoberenak 2000 euro irabaziko ditu eta bigarren saikatuak 1000 euro. Epaimahaia dantzari eta koreografo ospetsuek osatuko dute: Ugaitz Alegria, Saydi eta Iker Karrera. Bideo onenak, gainera, 500 euroko saria jasoko du.


Sutan dantza talde berria Altsasuko hiru neska gaztek osatzen dute. Irantzu Gonzalez Azpiroz dantza eskolan trebatu dira, eta orain eskola berean irakasleak dira. Gainera, Dantzarima dantza konpainiako dantzariak dira.