Altsasuko neskek ezin izan zuten Baztanekin eta Peña Sportekin

Guaixe 2018ko abe. 11a, 14:20

Emakumeen erregional mailako 13. jardunaldian Baztanek 1 eta 0 irabazi zion Altsasuri eta 14. jardunaldian 1 eta 2 irabazi zuen Peña Sportek

Azken bi astetan bi futbol jardunaldi jokatu dira Emakumeen erregional mailan. Abenduaren 2an jokatutako 13. jardunaldian Baztan taldearen kontra aritu zen Altsasu eta baztandarrak gailendu ziren, 1 eta 0. Eta abenduaren 6an jokatutako 14. jardunaldian Peña Sport 1 eta 2 gailendu zitzaion Altsasuri.

Emakumeen erregional mailak lider berria du, Barañaingo Lagunak taldea (40 puntu). Jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi ditu Lagunakek eta bat berdindu. Lidergoa galdu duen Osasunak, aldiz, 14 partidetatik 13 irabazi eta bat galdu du eta, ondorioz, puntu bat gutxiago du (39 puntu). Altsasuk postu bat egin du behera eta 12.a da sailkapenean (13 puntu).

Hurrengo jardunaldian Altsasuk Antsoaingo Gazte Berriak taldea hartuko du Dantzaleku futbol zelaian.