Jokoa bi hitzaldietan aztergai

Guaixe 2018ko abe. 11a, 14:11

Euroko bileteak.

Gaur, 18:30ean, Iortia kultur gunean, gizarte zerbitzuek antolatuta. Ostegunean, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean, gazte asanbladak eta Altsasun Bet ez-ek antolatuta.

Zelai Txiki eta Intxaurrondo kaleetara ateak dituen apustu-lokala zabalduko dute, eskolaren ondoan. On-line edo tabernetan eta apustu-etxeetan dauden makinetan jolasteko ohitura ere badago jendartean. Pertsona batzuei mendekotasuna sortu die jokoak, eta gero eta gazteagoengan atzematen ari da jokoarekiko mendekotasuna. Horren jakitun Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hitzaldia antolatu du gaurko. Adikzioa, non dago muga? galderari erantzuna emanen dio Blanca Martinez psikologoa. Bera Antox elkarteko kide da, drogamenpekotasunak ikertu, aurre hartu eta errehabilitazioa egiten duen elkartea da.

Herrian aurki apustu-etxea zabalduko dutela eta halako lokalen kontra egiteko, Apustu-etxeen arriskua izenburua duen hitzaldia antolatu dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasun Bet Ez-ek ostegunerako. Igor Meltxor kazetariak apustu-etxeen atzean zer dagoen eta haien inguruko argibideak emanen ditu.