CBASK-en garaipena

Guaixe 2018ko abe. 13a, 13:33

Altsasuko saskibaloi taldeak 87 eta 66 irabazi zion Larraonari eta larunbatean Aranguren Mutilbasket taldea hartuko du Zelandin, 18:00etan

Autonomia Arteko 2. mailan abenduaren 1ean 9. jardunaldia jokatu zuten CBASK Altsasuk eta Larraona A taldeak Altsasuko Zelandi kiroldegian. Etxean jokatzeak airea eman zion Altsasuri eta garaipen polita lortu zuten altsasuarrek, 87 eta 66 irabazi baitzieten Larraonakoei.

Autonomia Arteko 2. mailako lider berria CB Cenicero La Alcoholera taldea da (16 puntu). CBASK-ek seigarren postuari eusten dio (12 puntu), eta badirudi maila berriari tamaina hartzen ari diola. Larunbatean atzera ere etxean jokatuko du CBASKek, Zelandin, 18:00etan, sailkapenean zortzigarrena den Aranguren Mutilbasket taldearen kontra. Eta garaipenak segida duen.