Gabon-kantak Eguberrien atarian

Guaixe 2018ko abe. 14a, 12:43
Erkudengo Ama abesbatza artxiboko argazkian.

Erkudengo Ama abesbatzak Eguberriko kontzertua eskainiko du bihar, abenduaren 15ean, 20:30ean Altsasuko elizan

Laster ospatuko dira Eguberriak eta dagoeneko musikariak haien errepertorioetan gabon-kantei lekua egiten ari die. Kontzertu bereziak eginen dituzte egun hauetan. Erkudengo Ama abesbatzak bihar eginen du ohikoa duen Eguberrietako kontzertua. Altsasuko elizan izanen da emanaldia 20:30ean, eta ez da bakarrik egonen. Erkuden Eceolaza sopranoaren eta Itziar Maiz eta Ainhoa Bermendi piano joleen laguntza izanen dute. Gainera, Altsasuko Musika eta Dantza eskolako eta Corazonistas ikastetxeko abesbatzek ere kantatuko dute.

Gabon-kantez haratago

Erkudengo Ama abesbatzak igandeko kontzertuan eskainiko dute errepertorioan gabon-kantak izanen dira nagusi. Haietako batzuk, gainera, lehenengo aldiz eginen dute Puri Altzelai abesbatzako kideak azaldu duen bezala. Esaterako, Lorenzo Ondarraren Manifiesto de Navidad abestia eginen dute lehenengo aldiz. Zailtasun handiko abestia dela esan du Altzelaik. Herriko kanta den Gure Jesus adoratzera abestuko dute ere igandean lehenengo aldiz. Jose Urrestarazuk armonizatu du kanta.

Hainbat lekutako gabon-kantak abestuko dituzte. Fermin Iriarteren Bienvenido a  nuestro valle abesti herrikoia eginen dute, baita Albert Acazarren Cinc Nadalenques Valencianes abesti valentziarra ere.

Erkuden Eceolaza sopranoak bakarlari lana eginen du aipatutako lehenengo bi kantetan, eta abesbatza eta musika eta dantza eskolako eta Corazonistas ikastetxeko abesbesbatzetako haurrekin batera Aurtxoa Seaskan abestia eginen dute.

Gabon-kantak ez diren abestiak eskainiko dituzte ere abesbatzak igandean. Eceolazak GF Handelen Rinaldo Operaren Aria Lescia ch'io piaga abestia interpretatuko du Itziar Maiz piano jolearen laguntzarekin. Mozarten Laudate Dominum abestia eginen dute abesbatzak, Eceolazak eta Ainhoa Beramendi piano-joleak. Buekatzeko Rameau Himne a la nuit kanta eginen dute abesbatzak, haurren abesbatzek eta Isabel Blazquez abesbatzako kideak bakarlari lanean.

 Egitaraua

 Egizu lo
 Bienvendio a nuestro valle
 Cinc Nadalenques Valencianes
 Por los caminitos de Jerusalem
 Romance del establo
 El pequeño tamborilero
 Blanca Navidad

 Abesbatza eta Erkuden Eceolaza
 Manifiesto de Navidad
 Gure Jesus adoratzea (Itziar Maiz pianoan)

 Erkuden Eceolaza eta Itziar Maiz
 Lascia ch'io pianga

 Abesbatza, Erkuden Eceolaza eta Ainhoa Beramendi (piano-jolea)      
 Laudate dominum

 Abesbatza, Erkuden Eceolaza eta abesbatza txikiak
 Aurtxo seaskan

 Abesbatza eta abesbatza txikiak
 Hymne a la nuit
 Malaika