'Lingua Navarrorum'-aren aztarna idatziaren historia

Guaixe 2018ko abe. 14a, 10:11

Navarrorum euskarazko dokumentuen erakusketa abenduaren 23ra arte izanen da Iortua kultur gunean

Navarrorum ez da euskararen historiaren inguruko erakusketa bat. Navarrorum erakusketak hainbat idazkien bidez Nafarroako euskararen aztarna dokumentala agertzen du. Erromatar garaiko Largako hilerrian aurkitutako haurlazatik (II. mendea), argitutartutako lehenengo euskarazko Bibliatik pasa (XVI. mendea) eta XIX. mendeko hausnarketara eta erronketara. Nafarroan euskararen ibilbidea ezagutzeko aukera ematen du erakusketak. Abenduaren 23ra arte izanen da Iortia kultur gunean. Gaur, 19:00etan, Peio Monteano erakusketaren komisarioak Matxin gutunaren, XV. mendeko nobleen artean idatzitako testu bakarraren, inguruko hitzaldia emanen du Iortiako hitzaldi aretoan.

Euskararen historiaren erakusketan ez den arren, euskarak Nafarroan izan duen garapena ezagutzeko aukera ematen dute erakusketan ikusgai dauden dokumentuek. Erakusketa interaktiboa da, izan ere, bost pantailen bidez historian aurkitutako dokumentuen historia ere azaltzen da. Hainbat faksimile ikusteko aukera dago ere. Gainera, nafarrak eta nafar "hizkuntza" aipatzen diren dokumentuak ere erakusten dira. Hortaz, Afrikako, Ameriketako eta Europako hainbat dokumentu aipatzen dira.