Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa Altsasun

Guaixe 2018ko abe. 14a, 11:21

Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira asteburu honetako partidak, larunbatean haurren eta gazteen mailako partidak eta igandean lehen mailakoak, 11:00etatik aurrera

Abenduaren lehenean hasi zen XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa. Guztira 33 bikote ari dira lehian, bi maila nagusitan banatuta: helduak (1. maila eta 2. maila) eta gaztetxoak, ondoko mailetan: txitoak, kattagorriyek, usoak, pottokak eta tximeletak. Sakanako Mankomunitateak antolatzen du txapelketa, Etxarri Aranazko Gure Pilota klubaren, Nafarroako Gobernuaren eta ibarreko hainbat Udalen laguntzarekin.

Gaztetxoen mailako partidak astean zehar jokatzen dira nagusiki, haiei ongi dagokien tarteetan, eta helduen mailakoek asteburutan jokatzen dituzte partidak. Orain arte Irurtzunen eta Olaztin jokatu dute eta asteburu honetan Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko dira haurren, gazteen eta helduen partidak. Larunbat goizean haurren eta gazteen mailako partidak jokatuko dira eta igandean lehen mailakoak, goizeko 11:00etatik aurrera. Tartean, Yanira Aristorena etxarriarra Maite Ruiz de Larramendirekin ariko da, Murilloren eta Erasunen kontra.


XIV. Gure Pilota Sakanako Nesken Pala Txapelketa
1. mailako 3. jardunaldia: igandean, 11:00etan, Altsasun:
Aristorena-Ruiz / Murillo-Erasun
Igoa-Mendizabal / Larrarte-Arrieta