Sustraietatik sortutako gabon-kantak

Guaixe 2018ko abe. 14a, 10:26
Raices y Brotes Nafarroako etxe erregionalen jardunaldietan egon zen. ARTXIBOA

Savia Nueva koro rocieroaren eta Raices y Brotes extremadurako folklore taldearen gabon-kanta emanaldia izanen da bihar, abenduaren 15, larunbata, Iortia kultur gunean, 18:30ean

Andaluziako eta Extremadurako gabon-kantak entzuteko aukera izanen da bihar Iortia kultur gunean. Eguberrien atarian antolatu du La Encina elkarteak emanaldia. Savia Nueva abesbatzak koro rociero bat da; hortaz, gabon-kantak flamenko ukituekin abestuko dituzte. Raices y Brotes extremadurako folkloreak, aldiz, erkide horretako gabon-kantak eginen dituzte.

Emanaldia bihar, abenduaren 15ean, 18:30ean, izanen da Iortia kultur gunean.