Emakumezkoen erregionala: Castejonen kontra ariko da Altsasu

Guaixe 2018ko abe. 18a, 13:54

Emakumezkoen erregional mailako 15. jardunaldia jokatuko da egunotan

Lagunak taldea da Emakumezkoen erregional mailako liderra (40 puntu), orain arte jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi eta bat berdinduta. Osasuna bigarrenak puntu bat gutxiago du, 14 partidetatik 13 irabazi eta 1 galdu baitu. Altsasu 12.a da, 13 punturekin. Asteburuan 15. jardunaldia jokatuko du eta sailkapenean zortzigarrena den Castellon izango du aurkari Altsasuk. Partida larunbatean jokatuko da, Castejonen, 15:30ean.