Altsasuko dantzariak ikus-entzuleen gogokoenak

Guaixe 2018ko abe. 18a, 14:42
Suta dantza taldea. UTZITAKOA

Sutan dantza taldeak irabazi du Gaztea Dantzan lehiaketaren entzuleen bozkekin erabakitako saria

Hiru dantzari altsasuarrek osatzen dute Sutan taldea eta Gaztea Irratiak antolatutako Gaztea Dantzan lehiaketan parte hartu dute. Aste batez ikus-entzuleen bozkak jaso dituzte. Gaur amaitzen zen botoa emateko aukera eta emaitzak jakinarazi dituzte: Sutan taldeak irabazi du entzuleen saria. Altsasuarrek 1.000 euroko saria jasoko dute bozka gehien lortu duen dantza bideoa izateagatik.