Tabernaren filmen inguruko liburua aurkeztuko dute Iruñean

Guaixe 2018ko abe. 19a, 09:38

Gaur, abenduaren 19an, izanen da La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna liburuaren aurkezpena, Nafarroako Liburutegi eta Filmategian, 10:30ean

Euskadiko Filmategiak Nafarroako Filmategiaren laguntzarekin argitaratu zuen Helena Tabernaren zinemaren inguruko liburua. Carlos Roldan da liburuaren egilea. Gaur, abenduaren 19, aurkeztuko dute Iruñean dagoen Nafarroako liburutegi eta filmategian. 10:30ean izanen da aurkezpena. Abenduaren 21ean Tabernaren filmen atzera begirakoa hasiko da Nafarroako Filmategian.

Liburua

La luz de un sueño. El cine de Helena Taberna liburua Carlos Roldanek idatzi du eta zinemagile altsasuarraren filmen analisia egin ez ezik, bien arteko elkarrizketa bat dago ere. Tabernak filmak egiten hasi aurretik ezagutzen du Roldan biak "zinemazaleak" direlako, eta Tabernak azaldu zuen bezala kafea hartzera gelditzen ziren filmei buruz hitz egiteko. Liburua idazteko antzeko zerbait egin zuten eta zazpi arratsaldez zinemagilearen lanetatik errepasoa egin zuten. Gainera, altsasuarraren haurtzaroaz hitz egin zuten ere. Hortaz, liburuak atal "akademikoa" badu, baina zerbait gehiago ere bada. "Itxuraz oso sakona da, baina edukiz ez".

Liburua Euskadiko Filmategiak Donostian duen egoitzan aurkeztu zuten urriaren hasieran, eta aurkezpenarekin batera Tabernaren filmen atzera begirakoa hasi zen Tabakaleran. Taberna "oso pozik" zegoen atzera begirakoak izan zuen harrerarekin. Ondoren, Euskadiko Filmategiak Bilboko Arte Ederretako museoan mustu zuen egoitzaren mustutze ekitaldian egon zen Taberna, eta egoitza berria estreinatzeko ere zinemagilearen filmen atzera begirakoa egin zen.

Atzera begirako bat bukatu eta beste bat hasi. Hortaz, bihar, abenduaren 20an, bukatuko da Tabernaren filmen errepasoa Donostiako Euskadiko Filmategiaren egoitzan, Tabakaleran, Acantilado filmaren emanaldiarekin. Lekukoa Nafarroako Filmategiak hartuko dio eta abenduaren 21ean, ostiralean, Tabernaren lanen proiekzioekin hasiko dira.

Erlazionatuak