CBASK-ek galdu egin zuen Arangurenen kontra

Guaixe 2018ko abe. 20a, 08:01

Autonomia Arteko 2. mailako 11. jardunaldian Liceo Monjardin izango du aurkari Altsasuko saskibaloi taldeak

Autonomia Arteko 2. mailan 10. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta larunbatean CBASK Altsasuk Aranguren Mutilbasket taldea hartu zuen Zelandin. Partida oso estua izan zen baina CBASK-ek ezin izan zuen garaipena ospatu. Azkenean, 49 eta 59 galdu zuten altsasuarrek.

Autonomia Arteko 2. mailako lider jarraitzen du CB Cenicero La Alcoholera taldeak (18 puntu). Galdu arren, CBASK-ek seigarren postuari eutsi dio (13 puntu). Igandean sailkapenean zazpigarrena den Fonseca Liceo Monjardinen kontra ariko da CBASK, 17:00etan, Liceoko kiroldegian.