Gobernuaren aurrekontuek Biak Baten egitasmo bat babestuko du

Guaixe 2018ko abe. 26a, 09:29
Biak Bat elkartekoak adinduen egoitza batean.

Nafarroako Parlamentuan ostegunean Nafarroako Gobernuaren aurrekontua onartu zuen. Gizarte Eskubideen Departamentuaren aurrekontuen diru-sailen artean Biak Bat elkartearen egitasmo bat egiteko hitzarmen bat dago. Genero indarkeria pairatu duten adin txikikoekin animaliekin terapia eginen du Altsasuko elkarteak. Helburua da “Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egiteko Foru Legean jasotakoari jarraituz, indarkeriazko inguruetan bizi izan diren haurrei psikologia-arreta eskaintzea”. Horretarako 20.000 euro partida onartu zuten parlamentariek aho batez. Gobernuari eusten dion laukoak aurkeztu zuen emendakina.