Trasteando taldearen elkartasunezko musika

Guaixe 2018ko abe. 27a, 13:07

Trasteando taldea artxiboko argazkian.

Trasteando taldeak elkartasunezko kontzertua eskainiko du abenduaren 29an, Iortia, 19:30ean eta 22:00etan

Trasteandoren ibilbidean ohikoak dira elkartasunezko kontzertuak. Urtero bat egiten dutela adierazi du Ainhoa Mundiñano taldeko kideak. Aurten Cantos con encanto kontzertuaren sarrerekin lortutakoa Madre Coraje elkarterako izanen da. Bi emanaldi egin behar izan dute lehenengoa "oso azkar" bete zelako. Hortaz, abenduaren 29an, larunbatean, 19:30ean eta 22:00etan eginen ditu kontzertuak Trasteando taldeak.

Trasteando taldea 17 lagunek osatzen dute, baina "bi edo hiru pertsona" laguntzen die tronpetak eta bestelako instrumentuak jotzen. Musika herrikoia jotzen du taldeak, Altsasuko abestiak, rantxerak, mexikarrak eta abar. Cantos con encanto ikuskizunerako kanta berriak prestatu dituztela esan du Mundiñanok: "ia abesti guztiak berriak dira. Kontzerturako prestatu ditugu".

Kontzertu bat baino gehiago bada Trasteandko taldeak abenduaren 29an eginen duena. Izan ere, irabazi guztiak Madre Coraje elkarterako izanen dira. Madre Coraje Mozanbiken ur proiektuak eginen ditu: "iturriak eta herrietan eta etxeetan ur korrontea jarriko dute". Beraz, musika emanaldiaz gozatzeaz gain, ikus-entzuleek elkartasun proiektu batean parte hartzen dute. Gainera, kontzertua hasi aurretik proiktuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera ere badago: elkarteko kideek azalpenak ematen dituzte eta proiekzio bat ere egiten dute.

Kontzertuarekin ez da elkartasun harremana bukatzen, izan ere, elkartasunezko proiektuetan parte hartzen duten pertsonekin harremanetan jarraitzen dute taldekideek. "Eskutitzak idazten ditugu eta informazioa bidaltzen dizkigute".

Elkartasunezko kontzertua ez ezik Trasteando taldea Josefina Arregi klinikan eta Aita Barandiara zahar egoitzan emanaldiak eskaini zituzten. Mundiñanoren esanetan "oso hunkigarriak" izan ohi dira emanaldi hauek. "Abesti guztiak ezgutzen dituzte eta abesten dituzte".