Fara-joleen buruzagia aukeratuko dute gaur

Guaixe 2019ko urt. 5a, 11:43
Faradunen buru izandako hainbat altsasuarren talde argazkia. Argazkia: artxiboa.

Errege magoei Altsasuko bidea azaltzeko, nesaki eta mutiki ugari biltzen dira plazan ilbeltzaren 5ean, 17:30ean. Lehenik Alde Zaharrean barna hotsa dariola buelta bat ematen dute. Eta behin plazan bueltan daudela, txikienen artean esnezko opilak banatzen dira, 350en bat. Haietako baten barruan fara txiki baten irudia du. Hura opatzen duena, izendatzen dute fara-joleen buru. Nafarroako Himnoa entzunen da eta txapela, narrua eta dozena bat fara txiki dituen gerrikoa aurreko errege edo erreginaren eskutik jasoko du. Guztia egoki jarrita gainontzeko faradunen aginte makilarekin herrian barna korrika joanen den hots handiko segizioa sortuko dute. Ondoren, errege magoen segizioa zabaltzen duen gurdian joanen da.

1976tik egiten da horrela, Enrike Zelaiak eta Luis Mari Lopez de Goikoetxeak ohitura berreskuratu eta errege segizioaren parte bihurtu zutenean. XX. mendeko 50. hamarkadan galdu zen ohitura, errege segizioarekin. Zelaiaren inspirazio iturri Muthiko Alaiak peñak antolatzen duen Fabako Erregearen ospakizuna izan zen.

Altsasuko faradunen buruzagiak
Urtea Izen-abizena
1976 Jose Javier Ginea
1977 Josu Lezea
1978 Felipe Carlos Zelaia
1979 Jose Antonio Chamorro
1980 Jose Vicente Herrero
1981 Kontxi Zelaia
1982 Ana Belen Fernandez
1983 Begoña Mendoza Sanzol
1984 Felipe Carlos Zelaia
1985 Eva Iturralde
1986 Maribi Martinez Oraa
1987 Jose Julian Lopez
1988 Maria Eskisabel
1989 Carlos Lanza Arnedo
1990 Yolanda Barquilla
1991 Henar Alonso Ezkurra
1992 Daniel Crespo
1993 Joseba Mazkiaran Uria
1994 Nekane Marin Peñas
1995 Nekane Aldasoro Manero
1996 Javier Cristobal Chaparro
1997 Migel Mendoza Fernandez de Garaialde
1998 Sandra Cerezo Iguzkiza
1999 Izaskun Marin Santano
2000 Iñaki Mendoza Fernandez de Garaialde
2001 Jose Mari Rivero Urteaga
2002 Txemi Rodriguez
2003 Xabier Galartza
2004 Jon Galartza
2005 Eneko Garasa Guerrero
2006 Julen Anton Fiz
2007 Gorka Ramos
2008 Joseba Gonzalez Navarro
2009 Ainhoa Calleiras
2010 Leire Chamorro
2011 Javier Morras De Jorge
2012 Jokin Senar Benito
2013 June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran
2014 Aritz Ulaiar
2015 Iker Claver Fuentes
2016 Eneritz Regil Fernandez
2017 Jon Navarro Fresneda
2018 Izaro Ramos Santamaria