Emakumezkoen erregionala: Altsasuk galdu egin zuen Gazte Berriak taldearen kontra

Guaixe 2019ko urt. 9a, 11:14

Emakumezkoen Erregional maila. 16. jardunaldia: Altsasu 0 – Gazte Berriak 2

Asteburuan Emakumezkoen Erregional mailako 16. jardunaldia jokatu zen. Altsasuko neskak saiatu ziren, baina ezin izan zuten Antsoaingo Gazte Berriak taldearen kontra eta Iruñerrikoak gailendu ziren, 0 eta 2. Sailkapenean Osasuna Fundazioak lidergoa berreskuratu du (45 puntu) eta Altsasu 12.a da, 13 punturekin.
Asteburuan sailkapenean 17.a den Auto Areta izango du aurkari Altsasuk.