CBASK-ek tanto batengatik galdu zuen Liceo Monjardinen kontra

Guaixe 2019ko urt. 9a, 12:18

Autonomia Arteko 2. mailako 12. jardunaldian Liceo Monjardin izango du aurkari Altsasuko saskibaloi taldeak

Autonomia Arteko 2. mailan 11. jardunaldia jokatu zen abenduaren 23an eta  CBASK Altsasuk Fonseca Liceo Monjardinen kontra jokatu zuen, Iruñean. Partida oso estua izan zen, eta azkenean, puntu eskas baten aldearekin, 71 eta 70 irabazi zion Liceo Monjardinek CBASK Altsasuri.

Autonomia Arteko 2. mailako lider jarraitzen du CB Cenicero La Alcoholera taldeak (18 puntu). CBASK-ek seigarren postuari eutsi dio (14 puntu). Larunbatean Lizarran jokatuko du CBASKAK, sailkapenean hamargarrena den Ega Perfil Oncidena taldearen kontra, 20:00etan, Lizarreria kiroldegian.

Bestalde, aipatzekoa da Senior mailako erregional mailan CBASKek denboraldiko lehen garaipena lortu zuela Escaleras Aguerriri 79 eta 84 irabazi eta gero. 23 tantoren aldearekin galtzen joan eta gero, erremontada ikusgarria egin zuten altsasuarrek.