Eusko Alderdi Jeltzaleak Bakea kalean duen Batzokian Maravillas aurrera idatzi eta okupazioaren ikurrak margotu zituzten atzo. Horrekin batera fatxadara pintura ere bota zuten. Nafarroako Gobernuak Iruñeko Maravillas gaztetxea hustu zuen egun berean jo zuten EAJren egoitzaren kontra. Altsasuko jeltzaleek Twitter bidez zabaldutako oharrean adierazi dutenez, “halako jarrerak ezin dira gizarte demokratiko batean onartu, bizikidetza defendatu behar den irmotasun berarekin kondenatu behar dira halakoak”.