XXXIII. Altsasuko Kroserako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko urt. 10a, 11:17

Aldi berean Nafarroako Kros Motza izango den proba ilbeltzaren 20an jokatuko da eta aurretik egin behar da izena ematea

Ilbeltzaren 20an Dantzalekuk XXXIII. Altsasuko Krosa hartuko du, aldi berean Nafarroako Kros Motza Txapelketa izango dena. XXXIII. Altsasuko Krosa 13:30ean abiatuko da (5.200 m) eta federatuek eta federatu gabekoek hartu ahal izango dute parte, 16 urtetik gorakoek. Izena ematea www.dantzalekusakana.com web gunean egin beharko da, ilbeltzaren 18ko 18:00ak arte.

Baina helduen proba baino lehen, kategoria txikikoen probak jokatuko dira, Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarriak izango direnak. Goizeko 10:30ean 18 urtez azpiko 4x1000 m erreleboak jokatuko dira, 10:50ean 16 urtez azpiko 4x800 metroko erreleboak, 11:10ean 14 urtez azpiko 4x800 erreleboak, 11:30ean 12 urtez azpiko 4x550 m erreleboak, 11:50ean 10 urtez azpiko 4x550 m erreleboak, 12:30ean gizonezkoen nagusien proba (4.000 m) eta 13:00etan emakumezkoen nagusiena (4.000 m). Bertan aritzeko izena ematea zabalik dago Nafarroako Atletismo Federazioan ilbeltzaren 17ko 23:59ak arte, eta atletismo klubek dtecnica@fnaf.es e-postara euren taldeetako jokalari parte-hartzaileen berri eman beharko dute.