Txotxongilo ikuskizuna igandean, Altsasun

Guaixe 2019ko urt. 11a, 09:08

Anita Maravillas & Portal 71 konpainiaren Jon Braun ikuskizuna izanen da Iortia kultur gunean, ilbeltzaren 13an, igandean, 17:00etan

Bizitza ez duten panpinei bizitza ematean datza txotxongiloaren artea. Txotxongiloek istorioa kontatzen dute. Txotxongiloak korden bidez mugitu daitezke, eskuetan eraman daitezke... panpin bizidun mota asko daude. Igandean Altsasuko Iortia kultur gunean Anita Maravilla & Portal 71 konpainiaren Jon Braun ikuskizuna izanen da ikusgai. 17:00etan izanen da txontxongiloen ikuskizuna.

Nork ez du gogoratzen nor zen Jon Braun? Indio txiki bat zen eta herrixka batean bizi zen. Zoriontsu bizi ziren bere arreba Malintxe desagertzen den arte. Hortaz, Jon bere arreba bilatzera joango da eta hamaika abentura biziko ditu.