Nafarroako Gobernuak sektore pribatuko lantokietan euskararen erabilera, presentzia eta ikusgarritasuna areagotzeko planak sustatzeko diru-laguntza deialdia egin zuen. Enpresarako lehen euskara plana egiteko, planean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko eta ekintza zehatzetarako laguntzak eman ditu gobernuak. Foru administrazioak jakinarazi duenez, Altsasuko Kooperatibak 15.132,5 euro eta La Burundesak 15.250 euro jasoko dituzte.