Ega Perfil Oncinedak 9 puntu atera zizkion CBASK taldeari

Guaixe 2019ko urt. 16a, 11:57

Autonomia Arteko 2. mailako 13. jardunaldian sailkapenean bigarrena den Domiberiaren kontra jokatuko du Altsasuko saskibaloi taldeak larunbatean

Autonomia Arteko 2. mailan 12. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta larunbatean Lizarran jokatu zuen CBASK Altsasuk, Ega Perfil Oncineda taldearen kontra. Partida entretenigarrian, azkenean jokoan zeuden puntuak Lizarran geratu ziren, Ega Perfil Oncinedadk 9 puntu atera baitzizkion CBASK taldeari (73 eta 64).

Autonomia Arteko 2. mailako lider jarraitzen du CB Cenicero La Alcoholera taldeak (20 puntu). CBASK bosgarrena da (15 puntu). Larunbatean etxean jokatuko du CBASKek, Altsasun, sailkapenean bigarrena den Domiberia taldearen kontra, 18:00etan, Zelandi kiroldegian.