Sarrerak agortuak txartela zintzilikatu zuen Etorkizuan dantza eskolak. Frontoiko 600 harmailak bete ziren gaur egungo eta garai bateko dantzariak ikusteko. Izan ere, Etorkizunako dantzariak izandakoek ere parte hartu zuten urteurreneko ikuskizunean. Guztira, 40 dantzari inguruk parte hartu zuten.