Etxean aurkeztuko du liburua Korresek

Guaixe 2019ko urt. 22a, 11:47
Javier Korres idazlea. UTZITAKOA

Javier Korres idazle altsasuarrak 'Cartas a Renata' narrazio liburua aurkeztuko du Altsasuko Iortia kultur gunean bihar, ilbeltzaren 23, asteazkena, 19:00etan

Maitasunezko konkizunezko liburua da Javier Korres idazle altsasuarraren azken liburua: Cartas a Renata. Hortaz, Korresek amodiozko gutunak diren narrazioak bildu ditu. Hala ere, maitasun desberdin bat da, unibertsala. Norbanakoaren eta mementoaren arteko harremanei buruzko hausnarketa zorrotza egin du: une txikien edertasuna, eta denbora pasatzearen politasuna eta mina.

Javier Korres poesia eta narrazioaren artean mugitu da. Idaztea bizitzeko ezinbesteko ariketa dela dio, izan ere, munduarekin duen harremana adierazteko modua da. 14 urtekin Gazteendako narrazio laburren Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen Villancico de Cristo gitano narrazioarekin. Haren literatura jarduna 1983. urtean hasi zen Este silencio sonado poema bilduma argitaratu zuenean. Gainera, 1987tik eta 1990era Elgacena literatur aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Este silencio sonado poema bildumaren ondoren Del teatro y el sueño eta La fuga de las mariposas liburuak sortu zituen. Homodios narrazio laburren bilduma egin zuen eta, ondoren, eleberriak argitaratu zituen Korresek: Irene Klein eta El crimen redentor. Antzerki lan bat sortu zuen ere: Habitaculo con fisura, antzerkiratzeko lanetan ari dela.

Cartas a Renata liburuaren oinarrian maitasuna eta harremanak daude. Hauek sentimendu unibertsalen eta intimoen agertokia sortzen da, eta irakurleari haren bakartasunaren protagonista izatera eramaten du.