Literatura hizketaldia Miren Agur Meaberekin

Guaixe 2019ko urt. 21a, 09:32

Miren Agur Meabe idazlea. UTZITAKOA

Literatur solasaldia izanen da ilbetlzaren 23an, asteazkena, 09:30ean, Itsasi euskaltegian

Poema eta nobelaren artean aritu da Miren Agur Meabe. 2000 urtean Azalaren kodea poema liburua argitaratu zuen, eta harekin idazle ezaguna bihurtu zen. Ondoren heldu ziren Bitsa eskuetan poema liburua eta Kristalezko begi bat nobela, besteak beste. Asteazkenean, ilbeltzaren 23an, Itsasi euskaltegian izanen da literaturaz hitz egiten. Saioa Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak, AEK-ko Itsasi euskaltegiak eta Sakanako Mintzakidek antolatu dute.

Meabek bi aldiz irabazi du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria Itsaslabarreko etxea-rekin lehena 2002. urtean eta Errepidea-rekin bigarrena 2011n. Haren bibliografian, gainera, Titate bete zorion, Urtebete itsasargian, Borrokalari argitsuak eta Tangoa noizean behin izenburuak daude.

Titate bete zorion eleberrian oraina bizi duten Juanen eta Mariaren istorioa kontatzen da. 1936ko gerran kokatzen da Urtebete itsasargian eleberria. Borrokalari argitsuak liburuaren protagonistak emakume borrokalariak eta haien ingurua dira. Tangoa noizean behin eleberrian Argentinatik au pair bezala euskara ikastera datorren Malenaren istorioa kontatzen da.