Komikien munduan murgiltzen

Guaixe 2019ko urt. 18a, 11:05

Komikien hizkuntza tailerra eginen da Intxostiapuntan igandean, ilbeltzaren 20an, 18:00etan. Gainera, komiki txoko bat sortuko dute Altsasuko gazte gunean

Komikiak zer diren, nola osatzen eta egiten diren eta abar ikasteko aukera izanen da Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Azken urteetan komikien zaletasuna igoera nabarmena izan du, gehin bat Marvel unibertsoko pertsonaiak zinemara eraman dituztenetik. Marrazkien eta testuaren bidezko kontakizunak egiten dituzte komikiek, baina diruditena baina zerbait konplexuagoak ere badira. Hortaz, Intxostiapuntako tailerrak komikien sorkuntza prozesuaz ikastea da. Igandean, ilbeltzaren 20an, 18:00etan, izanen da ikastaroa.

Ikusiz ikasiko dute gazteek. Blanki Torres Gazteria teknikiariak azaldu duenez, komiki txoko bat sortuko dute Intxostiapuntan dituzten komikiekin. Horretarako, komikiak sailkatuko dituzte gaiaren arabera. Komiki horiek birpasatuko dituzte nola dauden egina ikusteko eta, bukatzeko, Gazte gunean duten erakusketari bati paper bat jarriko dute eta gazteek komiki bat sortuko dute.