Danbor hotsak entzunen dira larunbata gauerdian Lakuntza, Donostian eta Euskal Herriko beste hainbat herritan; hortaz, Altsasuko Gazteria zerbitzutik azaldu dutenez, "danborradak izanen zirela baliatuta, musikaren inguruan zeozer egin nahi izan genuen gazte eta talde ezberdinekin". Musika Topaketak izena eman diote musikarekin lotuta dagoen ekimenari. Bihar izanen da, 18:00etan, Intxostiapunta gazte gunean.
Musikarekin lotuta dauden jarduerak egiteko bilduko dira, beraz, gazteak, eta "bakoitzak ahal duen moduan parte har dezake". Aerodantz Gazteria zerbitzuko eta Milakolore elkarteko kideak, eta DJ Brahian egonen dira, besteak beeste.