Ansak ezin izan zuen Zangozako Lau t´erdiko finala irabazi

Guaixe 2019ko urt. 22a, 12:44
Argazkia: M.Z.

Senior mailako finalean Mugirok 22 eta 20 irabazi zion Oberenako Ansa altsasuarrari

Larunbatean Zangozako Lau t´erdiko Txapelketako finalak jokatu ziren, kimuen, haurren, kadeteen eta seniorren mailetan. Seniorretan, Oberena klubean dabilen Ansak jokatu zuen, Zugarralde klubeko Mugiroren kontra. Partida ikusgarria izan zen eta bi pilotariak parez pare aritu ziren. 18ko berdinketak zabal-zabalik utzi zuen finala, baina azkenean txapela ez zen Altsasura etorri, Mugirok 22 eta 20 irabazi ziolako Ansari. Txapeldunorde dugu, bada, altsasuarra.