Emakumezkoen erregionala: Zarramonzak 3 eta 0 irabazi zion Altsasuri

Guaixe 2019ko urt. 23a, 11:30

Emakumezkoen erregional maila. 18. jardunaldia: Zarramonza 3 / Altsasu 0

Asteburuan Emakumezkoen erregional mailako 18. jardunaldia jokatu zen. Zarramonzaren kontra aritu ziren Altsasuko neskek eta ezin izan zituzten jokoan zeuden 3 puntuak bildu, Zarramonzak 3 eta 0 irabazi baitzion Altsasuko emakumezkoen taldeari.

Sailkapenean Osasuna Fundazioak jarraitzen du lider (49 puntu) eta Altsasu sailkapenean 12.a da, 16 punturekin. Larunbatean Altsasuk sailkapenean azkena den Lourdes taldea hartuko du, 16:00etan, Dantzalekun.