CBASK-ek ezin izan zuen etxean irabazi

Guaixe 2019ko urt. 23a, 12:32

Autonomia Arteko 2. mailako 13. jardunaldian Domiberia hartu zuten Zelandin eta 52 eta 60 galdu zuten altsasuarrek

Autonomia Arteko 2. mailan 13. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta larunbatean etxean jokatu zuen CBASK Altsasuk, Zelandin, sailkapenean bigarrena zen Domiberia taldearen kontra. Partida lehiatuan, azkenean jokoan zeuden puntuak Altsasutik ihes egin zuten, Domiberiak 52 eta 60 irabazi ziolako CBASK taldeari (52 eta 60).

Altsasun irabazi eta gero, Autonomia Arteko 2. mailako lider berria da Domiberia (21 puntu), eta CBASK zortzigarren postura jaitsi da (16 puntu). Larunbatean Berriozarren jokatuko du CBASKek,  sailkapenean hirugarrena den Humiclima taldearen kontra, 17:20ean, Berriozarko kiroldegian.