XXI. Iñigo Aritza Pilota Txapelketa: igandean finalak jokoan

Guaixe 2019ko urt. 25a, 12:10

Igandean, 17:00etan, txapelketako final handiak hartuko ditu Altsasuko Burunda pilotalekuak

Igandean XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa despedituko da. 5 jardunaldiko ligaxka jokatu eta gero, final handiak dira etzi jokatuko direnak, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 17:00etan. Txapelketan guztira 50  neska-mutikok hartu dute parte, 34 mutilek eta 16 neskek, eta finenak txapelketako azken txanparako sailkatu dira, final handietarako.


Iñigo Aritza Txapelketa. Finalak
Igandean, 17:00etan, Burunda pilotalekuan

Benjaminak
LH3: Egoi Urtasun – Ekhi Azpilikueta
LH3: Juna Mendia – Anitz Anda
LH4: Urko Lanza – Harri Mitxelena

Kimuak
LH5: Asier Zubiria – Mikel Arrizabalaga
LH6: Oier Carabias – Aimar Igoa
LH6: Alaitz Lanza – Iraide Vergara

Haurrak
DBH1: Oier Mitxelena – Patxi Azpeitia
DBH2: Iker Agudelo – Aimar Gracia

Kadeteak
DBH 3, mistoa: Udane Vergara-Arkaitz Agirretxe / Irati Lumbreras – Aritz Ulaiar