Idazlearekin solasaldia

Guaixe 2019ko urt. 24a, 13:42
Miren Agur Meabe idazlea Itsasi euskaltegian.

Miren Agur Meabe idazlea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten Itsasi euskaltegiko ikasleek eta Sakanako mintzakideek asateazkenean, ilbeltzaren 23an

Zenbaki gogokoena 7 da, kolorean morea, animalietan arkumetxo txikiak gustuko ditu eta janari gogokoena langostinoak plantxan da. Miren Agur Meabe idazlearen euskaltegiko ikasleen eta Sakanako mintzakideen aurrean egindako aurkezpena izan zen. Meaberen hitzetan garrantzitsua da idazlearen "lanak sozializatzea", izan ere, "liburua baten kanpoan gauza asko gelditzen dira".

Urtero euskaltegiko ikasleek idazle jakin baten liburuak irakurri ondoren, idazlearen bisita izaten dute liburuei buruz hitz egiteko. Hortaz, aurten Miren Agur Meabe idazlea ilbeltzaren 23an izan zen Itsasi Euskaltegian. Titate bete zorion, Urtebete itsasargian, Borrokalari argitsuak eta Tangoa noizean behin eleberriak idazti ditu Meabek, besteak beste; euskaltegiko ikasleek irakurri dituztenak. Beraz, idazlea aurrean zutela liburua irakurri ondoren sortutako galderak argitzeko aukera izan zuten.

"Idazleok bakarkako lana egiten dugu, nahiz eta idazten dugun bitartean txakurra edo katua ondoan izaten dugun". Beraz, Miren Agur Meabe idazleak azaldu duenez, garrantzitsua da euskaltegian antolatzen dituzten solasaldiak: "idazlearen obraren sozializaziorako". Hortaz, nahiz eta liburu batek "100 edo 1000 orrialde izan" sorkuntzaren prozesuan suertatutako gauza asko "kanpo" gelditzen direla aitortu du Meabek, eta hizketaldietan lana osotasunean ezagutzeko aukera dute bai irakurleek bai idazleek.

Euria ere gustuko du Miren Agur Meabe idazleak. "Eguraldiaren arabera mito edulkoratua dago idazlearen barne egoeran eragina duela esaten duena, eta egia da". Hortaz, etxezalea ere bada Meabe, eta eguraldi txarra egiten duenean etxean gelditzen da. Atari denean, aldiz, "barraskiloak bezala ur tanten hezetasuna" bilatzen ditu "paseo bakartietan" eta ideiak biltzen ditu.

"Ez nintzateke telebistarako edo zinemarako balio, gidoirik gabe idazten dudalako". Idazle geldoa dela ezaldu du Meabek. Gauzak idatzi ahala joaten da nola jarraitu pentsatzen, "prozesu metamorfosikoa" eginez.