CBASK-ek Humiclimaren kontra ezin

Guaixe 2019ko urt. 29a, 11:01

Autonomia Arteko 2. mailako 14. jardunaldian Humiclimak 76 eta 50 irabazi zion Altsasuko saskibaloi taldeari eta lidergoa eskuratu zuen

Autonomia Arteko 2. mailan 14. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta larunbatean Berriozarren jokatu zuen CBASK Altsasuk, sailkapenean hirugarrena zen Humiclima taldearen kontra. Berriozarkoak altsasuarrak baino gehiago izan ziren eta, azkenean, 76 eta 50 irabazi zieten.

Altsasuko taldeari irabazteaz gain, Humiclimak Autonomia Arteko 2. mailako lider berria izatea lortu zuen (24 puntu). Galdu eta gero, CBASK-ek zortzigarren postuan jarraitzen du (17 puntu). Larunbatean CBASKek egun sailkapenean bigarrena den CB Cenicero La Alcoholera taldearen kontra jokatuko du, Ceniceron.