Altsasuko nesken garaipen ederra

Guaixe 2019ko urt. 31a, 10:32

Emakumezkoen erregionala. 19. jardunaldia: Altsasu 3 – Lourdes 0

Emakumezkoen erregional mailan sailkapenean 12.a den Altsasuk sailkapeneko azken postuan dagoen Lourdes taldea hartu zuen larunbatean Dantzalekun. Partida lehiatuan altsasuarrak izan ziren nagusi eta 3 eta 0 irabazi zuten.

Emakumezkoen erregionaleko sailkapeneko lider Osasuna taldeak jarraitzen du (52 puntu), jokatutako 19 partidetatik 17 irabazi, 1 berdindu eta 1 galdu eta gero. Altsasuk 12. postuan jarraitzen du, 19 punturekin –6 partida irabazi, 1 berdindu eta 12 galdu–. Hurrengo jardunaldian, 27 punturekin sailkapenean 10.a den Burlades taldea izango du aurkari Altsasuk, Burlatan.