Ikastolako txapelketak baditu txapeldunak!

Guaixe 2019ko urt. 29a, 12:34

Igandean jokatu ziren XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketako finalak. Bukaeran oroigarria jaso zuten finalistek

Igandean despeditu zen XXI. Iñigo Aritza ikastolako Pilota Txapelketa. Euskal pilota sustatzeko antolatzen du txapelketa Iñigo Aritza ikastolak, eta ikasleen artean harrera bikaina du. Horren erakusle, txapelketan guztira 50  neska-mutikok hartu zuten parte, 34 mutilek eta 16 neskek, eta 5 jardunaldiko ligaxkaren ondoren, finenak finalak jokatzeko sailkatu ziren. Igandean jokatu ziren finalak, 9 guztira, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Ikusle ugari bildu ziren eta pilota festa polita ospatu zuten. Bukaeran finalista guztiek oroigarriak jaso zituzten.

Iñigo Aritza Txapelketa. Finalak
Benjaminak
LH3: Egoi Urtasun 18 – Ekhi Azpilikueta 11
LH3: Juna Mendia 10 – Anitz Anda 18
LH4: Urko Lanza 18 – Harri Mitxelena 10

Kimuak
LH5: Asier Zubiria 18 – Mikel Arrizabalaga 8
LH6: Oier Carabias 2 – Aimar Igoa 18
LH6: Alaitz Lanza 4 – Iraide Vergara 18

Haurrak
DBH1: Oier Mitxelena 18 – Patxi Azpeitia 13
DBH2: Iker Agudelo 18 – Aimar Gracia 7

Kadeteak
DBH 3, mistoa: Udane Vergara-Arkaitz Agirretxe 11 / Irati Lumbreras – Aritz Ulaiar 18