Altsasu, igerilarien topaleku

Guaixe 2019ko ots. 1a, 13:01

Aurretik Zelandin jokatutako beste igeriketa txapelketa bat.

Bihar, larunbatean, NKJen Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia jokatuko da Zelandi kiroldegietako igerilekuetan. Tartean Sakana taldeko igerilariak lehiatuko dira

Altsasuko Zelandi kiroldegiko igerilekuak igerilariz beteko dira bihar. Izan ere, XXXII. Nafar Kirol Jolasen (NKJ) Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia jokatuko da bihar, larunbatean, Altsasun, 17:00etatik aurrera.

Honako klubeko igerilariak lehiatuko dira: Pamplona CN, Amaya CD, Tenis P., Arenas SDR. Campoamor C., Tafalla CN, Txantrea KKE, V. Aranguren, Ribera Media, Atalaya, Eskuna, Etxabakoitz eta Sakana Igeriketa Taldea. Honako probak osatu beharko dituzte: gizonezkoak 200m libreak, emakumezkoak 200m librean, gizonezkoak 200m bularrean, emakumezkoak 200m bularrean, gizonezkoak 50m tximeletan, emakumezkoak 50m tximeletan eta emakumezkoen erreleboak, 4x50m estiloak.

Benjaminak Burlatan
Kimuen mailako igerilariak Altsasun ari diren bitartean, benjaminak Burlatan lehiatuko dira, larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera.