Txerriari gorazarre La Encinan

Guaixe 2019ko ots. 1a, 13:32

Hestekiak prestatuko dituzte ere.

Altsasuko Extremadurako kultur elkarteak, La Encinak, bere egoitzan txerri-hiltzeari buruzko eguna izanen du bihar. Extremadurar erara eginen dute eta lana ospakizun bihurtuko dute. 13. aldia da egiten dutena, eta, ohi denez, lanean hasi aurretik ogi-apurrak gosalduko dituzte, 09:00etan. Ondoren jarriko dira txerrikiak egiten. Hilda ekartzen duten animalia zatikatu eta harekin txorizoa, saltxitxoia, pintxoak, solomoa, urdaia eta beste eginen dituzte. Hura nola egiten zen ezagutu edo biziberritu nahi duenak aukera izanen du elkartetik goizean pasaz gero. Lana despedituta 120 lagun mahaiaren inguruan elkartuko dira garaiko bazkaria dastatzera: txitxirioak azarekin eta txerrikiarekin eta Extremadurako gozoak.