Nafar Kirol Jolasetako Taekwondoko 2. faseko lehiak bihar jokatuko dira Altsasun

Guaixe 2019ko ots. 1a, 11:27

Bihar, larunbatean, Zelandi Kiroldegian, goizeko 9:00etatik aurrera

Altsasuko Zelandi Kiroldegiak Nafar Kirol Jolasetako (NKJ) Taekwondo Txapelketako 2. faseko konbateak  eta poomse erakustaldiak hartuko ditu bihar, larunbatean, goizeko 9:00etatik aurrera. Nafarroako hainbat taekwondo klubetako borrokalariek hartuko dute parte, tartean Altsasuko Bargagain Taekwondo klubekoak.

Taekwondo konbate txapelketan haur, kadete eta junior mailako borrokalariak lehiatuko dira eta banakako Poomse erakustaldian, aldiz, kimu, haur eta kadete mailako borrokalariak. Bargagain klubetik, konbatean honako taekwondolariak lehiatuko dira: Erkuden Jinxin Moreno, Ekhiñe Agirre, Naroa Olmos, Huda Lachab, Ikhlas Haiyati, Leire Etxaniz, Rania Mabchourd, Asmaa Haiyati, Alae Hassadi, Irati Irigoien, Ane Gil, Joseba San Migel,, Marwan Essobai, Hugo Rodriguez, Mohamed Essobai eta Aaron Rodriguez. Eta banakako poomsae erakustaldian Bargagain klubetik Hugo Rodriguez, Aaron Rodriguez, Huda Lachab eta Rania Mabchourd ariko dira.