Altsasun jokatzekoa zen NKJen igeriketa jardunaldia, bertan behera elurrarengatik

Guaixe 2019ko ots. 4a, 10:13

Argazkia: artxiboa.

Oraindik ez da erabaki noiz jokatuko den bertan behera gelditutako Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia

Altsasuko Zelandi kiroldegiak Nafar Kirol Jolasen Nafarroako Promesen Igeriketa Ligako kimuen mailako 4. jardunaldia hartu behar zuen larunbat arratsaldean. Pamplona, Amaya, Tenis, Arenas, Campoamor, Tafalla, Txantrea, Aranguren, Ribera Media, Atalaya, Eskuna, Etxabakoitz eta Sakana Igeriketa taldeko igerilariak aritu behar zuten, baina elurrarengatik jardunaldia bertan behera uztea erabaki zuen Nafarroako Igeriketa Federazioak. Aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo duten jardunaldia.