Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) 5.000 alderdi kide eta zale bildu zituen Barakaldoko BEC-en. Ekitaldian maiatzeko hiru hauteskunde deiei begira jarri ziren jeltzaleak. Udal, foru eta Europako hauteskundeetako 950 hautagai jeltzaleen balioa goraipatzeko ekitaldia izan zen atzokoa. Hainbat hautagaik hartu zuten hitza ekitaldian. Eta aparteko tokia izan zuen bertan Javier Ollo Martinezek, Altsasuko alkateak. Euskadiko Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek adierazi zuenez, “Javi, zuk bai meritua, bai jauna!” Aipamenak BEC-en atzo entzun ziren txalo zaparrada handienetako bat jaso zuen, udaletik Altsasuko auziari aurre egin diola gogoratu zuten.
Ollok udaletik Altsasu bakearen eta elkarbizitzaren alde egindako lanagatik ezagutarazteko egindako lana nabarmendu zuen. Ciudadanosek, Voxek eta Alderdi Popularrak gertakaria zukutu nahi izan duela gaztigatu zuen. Alkatetzarako hautagai den Ollo Altsasuren eta altsasuarren alde lan egiten segitzeko prest dagoela adierazi du, 2015ko ilusio berarekin.