Emakumezkoen erregionala: Altsasuk eta Burladesek jokatu beharreko partida bertan behera, elurrarengatik

Guaixe 2019ko ots. 4a, 14:23
Erripagaina zelaia elurtuta zegoen, baita Dantzaleku ere, argazkian. Argazkia: Sociedad Deportiva Alsasua.

Emakumezkoen erregionala. 20. jardunaldia. Burlades – Altsasu (bertan behera)

Emakumezkoen erregionalean 20. jardunaldia zegoen jokoan eta Erripagainan Burladesek eta Altsasuk jokatu beharreko partida ezin izan zen jokatu, elurrarengatik. Sailkapenean, Osasuna da liderra (52 puntu) eta Altsasu 12.a da (19 puntu), partida bat gutxiagorekin. Hurrengo jardunaldian Altsasuk sailkapenean zazpigarrena den Amigo hartuko du.