Abenduan iragarri zuen Berri Txarrak taldeak behin behineko agurra eta ordutik Ikusi Arte Tour 2019 biraren kontzertuak ezagutarazi ditu. Azaroaren 23an izanen da Berri Txarrak-en azken kontzertua Nafarroa Arena Iruñeko aretoan, eta gaur otsaila eta martxoa bitartean Euskal Herriko hainbat aretotan eskainiko dituzten kontzertuak ezagutarazi dituzte. Haien artean, Altsasuko Gaztetxean martxoaren 27an eginen duten kontzertua dago.
Beude "bira txikian" hamabi kontzertu eskainiko ditu Berri Txarrak taldeak otsaila eta martxoa bitartean, Euskal Herriko aretoetan, tartean Altsasuko Gaztetxea. Taldeak jakinarazi duenez "gure ibilbidean bereziak" izan diren tokietan izanen dira kontzertuak. Sarrerak bihar, otsailaren 5ean, asteartea, jarriko dira salgai, Altsasuko Gaztetxean, 17:00etatik aurrera.
Gaztetxearen neurria kontuan hartuta, 200 bat sarrera jarriko dira salgai, eta erosle bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izanen dituela jakinarazi du Berri Txarrak-ek twitter bidez. Sarreren prezioa 10 eurokoa izanen da.