Cenicerok 78 eta 65 irabazi zion CBASK taldeari

Guaixe 2019ko ots. 5a, 12:35

Autonomia Arteko 2. mailako 15. jardunaldian Cenicero La Alcoholerak irabazi egin zion Altsasuko saskibaloi taldeari eta lidergoa eskuratu zuen

Autonomia Arteko 2. mailan 15. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta larunbatean Ceniceron jokatu zuen Altsasuko CBASK Saskibaloi Taldeak, sailkapenean bigarrena zen Cenicero La Alcoholera taldearen kontra. Partida oso estuan, atzera ere galdu egin zuen CBASK-ek, 13 punturen aldearekin, Cenicerok 78 eta 65 irabazi baitzion.  

Altsasuko taldeari irabazteaz gain, Cenicero La Alcoholerak Autonomia Arteko 2. mailako lider berria izatea lortu zuen (25 puntu), Humiclima bigarrenarekin puntutara berdinduta. Galdu eta gero, CBASK zortzigarren postutik bederatzigarrenera jaitsi da (18 puntu). Larunbatean CBASKek Logroñon jokatuko du, sailkapenean hirugarrena den Sanignacio Rioja taldearen kontra, 20:00etan, Logroñoko Paula Montal kiroldegian. Ea gauzak hobeto doazkien altsasuarrei eta garaipena lortzen duten.