Atzokoan kintoekin batera duela 25 urte kinto izandakoek eta aurten 60 urte betetzen dutenek ere dantzatu zuten zortzikoa. Omenaldietarako tartea izan zen ere. Aurreko 31 urteetan kinto ospakizunak bideoz hartu zituen Pilar Bueno Martin bideo-egile altsasuarra ilbeltza hasieran hil zen. Kintoek haren omenezko aurreskua dantzatu zuten.