Kintoek 21.000 euro jaso zituzten

Kintoak oraintxe hasi dira plazan zortzikoak dantzatzen.

2001ean jaiotako kinta euren ospakizuna egin ahal izateko Altsasun barna diru eske eta opilak saltzen ibili zen atzo. Altsasuarren eta herrian pasan zeudenen eskuzabaltasunari esker 20.994 euro eskuratu zituzten 53 kintoek. Euren bost egunetako ospakizunak ordaintzeko adina diru.

Urtea Kinto kopurua Jasotako dirua  
    Euroak Pezetak
2019 53 neska-mutil 20.994,00  
2018 79 neska-mutil 21.918,00  
2017 66 neska-mutil 18.453,94  
2016 25 mutil / 34 neska 16.000,00  
2015 29 mutil / 31 neska 16.000,00  
2014 25 mutil /19 neska 13.904,00  
2013 25 mutil /19 neska****** 12.945,70  
2012 27 mutil / 37 neska 15.897,00  
2011 21 mutil / 23 neska 15.388,74  
2010 22 mutil / 23 neska 14.097,00  
2009 32 mutil / 29 neska 14.459,00  
2008 29 mutil / 44 neska***** 16.464,88  
2007 31 mutil / 24 neska 17.393,00  
2006 30 mutil / 35 neska 13.890,00  
2005 29 mutil / 35 neska**** 16.271,00  
2004 37 mutil / 20 neska 16.351,00  
2003 42 mutil / 39 neska 17.000,00  
2002 36 mutil / 28 neska 13.112,88  
2001 40 mutil / 43 kinta*** 15.578,23 2.592.000
2000 32 mutil / 45 neska** 15.626,31 2.600.000
1996 xxx mutil / xxx neska 12.938,32 2.152.756
1995 xxx mutil / xxx neska 10.960,42 1.823.661
1994 58 mutil / 60 bat neska 13.570,24 2.257.898
1993 xxx mutil / xxx neska 10.257,45 1.706.696
1992 48 mutil / 46 neska 7.789,01 1.295.982
1991 35 mutil / 35 neska* 5.450,16 906.831
1990 53 mutil (52 neskek ez zuten eskatu) 5.655,58 941.009
1989 50 mutil 5.772,64 960.486
1988 40 mutil 4.377,20 728.304
1987 60 mutil 4.698,69 781.797
1986 XX mutil 4.201,74 699.110
1985 XX mutil 3.005,06 605.205
1984 XX mutil 3.005,06 517.561
1983 XX mutil 2.704,55 450.000
1979 53 mutil (80 neskek ez zuten eskatu) 2.374,00 395.000
       
* Kinta batzuek aurrenekoz opilak saldu eta dirua eskatu zuten.
**Aurrenekoz erregina bat aukeratu zen.
*** Bi erregina aukeratu ziren estreinakoz.
****Bi neskek aurrenekoz zortzikoa dantzatu zuten.
*****Neska ia denek dantzatu zuten zortzikoa.
******Neska-mutilek elkarrekin eskatu zuten. Ordura arte neskek Santa Ageda bezperan eta mutilek egunean.