Sarrera preziatuenak

Guaixe 2019ko ots. 7a, 09:42

Berri Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 27an Altsasuko Gaztetxean. 'Beuden' bira txikiaren barruan eginen du kontzertua Lekunberriko taldeak. Birararen kontzertuetarako sarrerak 90 minututan amaitu zirela esan dute

Otsailaren 5ean salgai jarrai zituzten Altsasuko gaztetxean bertan, eta bi ordu lehenago jende-ilara luzea zen. Erosle bakoitzak bi sarrera erosi ahal izan zituen gehienez.