Altsasuko Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketan izena emateko azken eguna, gaurkoa

Guaixe 2019ko ots. 12a, 10:20
Aurreko urteko txapelketako parte-hartzaile batzuk.

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatutako txapelketa igandean hasiko da eta maiatzaren 4an despedituko da

Altsasuko Gazte Asanbladak antolatuta, aurten Altsasuko Bikotekako V. Pilota Goxua Txapelketa jokatuko da. Urtetik urtera arrakasta handiagoa du txapelketak eta aurten 5. edizioa jokatuko da hainbat mailatan: 1. maila, 2. maila, emakumezkoena eta aurten ere Banakako mailan. Banaka izena ematen dutenek Binakakoan ere izena eman ahalko dute.

Izena emateko azken eguna da gaur, otsailaren 12a. Horretarako ondoko telefonoetara hots egin beharko da: 616 609 674 edo 646 772 899. Pertsonako 5 euro ordaindu beharko dira. Pilotarien eta partidak ikustera hurbiltzen diren zaleen artean giro ederra sortzen da eta gazte, heldu, emakume zein gizonak lehiaketan izena ematera animatu ditu Altsasuko Gazte Asanbladak. Finalak Altsasuko Alde Zaharreko festetan jokatuko dira, maiatzaren 4an.

Aurreko urteko Altsasuko Pilota Goxua Txapelketan 35 bikotek hartu zuten parte: 1. eta 2. mailan zortzina bikotek, 3. mailan 14 bikotek eta iaz lehen aldiz antolatutako emakumezkoen mailan 5 bikotek. Final handietan, 3. mailan Ieregitarrek irabazi zuten, 2. mailan Gelbentzutarrek, nesken mailan Igoak eta Alonsok eta 1. mailan Lopez de Zubiriak eta Garziandiak.