CBASK-ek Sanignacio Rioja taldearekin jokatu beharreko partida, atzeratuta

Guaixe 2019ko ots. 13a, 09:58

Autonomia Arteko 2. mailako 16. jardunaldiko partida otsailaren 24ra arte atzeratu egin dute bi taldeek

Autonomia Arteko 2. mailan 16. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK saskibaloi taldea Sanignacio Rioja taldearen kontra aritzekoa zen asteburuan, baina bi taldeek partida atzeratzea erabaki zuten eta otsailaren 24an jokatuko dute, 17:00etan, Logroñoko Paula Montal kiroldegian.   

Autonomia Arteko 2. mailan Cenicero La Alcoholerak jarraitzen du lider (26 puntu), Humiclima bigarrenari puntu bat aterata (25 puntu). Partida bat gutxiagorekin, CBASK zortzigarrena da (18 puntu). Asteburuan 17. jardunaldia egongo da jokoan eta larunbatean CBASKek etxean jokatuko du, Zelandi kiroldegian, 18:00etan, sailkapenean laugarrena den Iruñeko San Ignacio taldearen kontra.