Emakumezkoen erregionala: Altsasuk Amigoren kontra jokatuko du

Guaixe 2019ko ots. 14a, 10:02

Erregional mailako 20. jardunaldiko partida igandean jokatuko da, 12:45ean, Dantzalekun

Emakumezkoen erregional mailan Osasuna fundazioak eusten dio lidergoari, 52 punturekin, Itaroa Huarte bigarrenarekin puntutara berdinduta eta Lagunak 2 puntura duela. Beraz, oso estu dago sailkapena. Altsasuk 12. postuan jarraitzen du (19 puntu), partida bat gutxiagorekin.

Asteburuan Emakumezkoen erregional mailako 21. jardunaldia jokatuko da. Sailkapenean 12.a den Altsasu sailkapenean 7.a den Amigó taldearen kontra arituko da igandean, otsailaren 17an, 12:45ean, Dantzalekun.